Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko martxoaren 19a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarri batzuk historian (1860-2010)

Euzkadiko Gudontzidi Lagungarria (eta Euskal Itsas Polizia) existitzea kasu atipiko bat izan zen gerra zibilean. Historian bestelako itsas indarren adibide batzuk izan dira, Ontzidi Lagungarriaren ezaugarritzat jo genitzakeenekin nolabaiteko antza dutenak. Hauek lirateke ezaugarriok:

  • Eskuarki bizitza laburreko itsas indarra, gatazka batean sortua eta hura amaitzean desagertua. Batzuetan, gatazka bukatzean itsas indar haiek estatu berri baten Itsas Armada ofizialak bihurtu zitezkeen.
  • Tamaina txikikoa eta bitarteko eskasekin antolatua, normalean ontzi zibil militarizatuak edo gerraontzi berregokituak eta gehienbat ontzidi zibiletik datorren jendeak tripulatuta.
  • Nazioarteak estatu gisa aintzatetsi gabeko gobernu entitate batek sortua, babesten zuen edo borrokatzen zuen herrialdearena ez den lurralde esparru batekoa.
  • Haren egitekoa bere lurraldetzat jotzen zuenaren itsas defentsa zen, eta haren operazioak gatazkan zegoen herrialdearen kosta edo barne uretara mugatzen ziren.

Beste itsas armada lagungarri batzuk historian (1860-2010) Azken 150 urteetako historian, hau da, nabigazioan propultsio mekanikozko ontzien erabilera zabaldu zenetik, mota horretako "itsas indar atipiko" en berrogeita hamar bat adibide aurkitu dira, ildo politiko askotarikoak eta kontinente guztietan banatuak. Haien zerrenda honako hau izango litzateke (parentesi artean haien jatorrizko izena, ezaguna denean):


Beste itsas armada lagungarrien zerrenda: