Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 9a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Indonesiar Errepublikako Itsas Indarrak (1945-49)
Itsas armada:
Indonesiar Errepublikako Itsas Indarrak (1945-49)
Izena:
Badan Keamanan Rakyat-Laut=BKR-Laut/Tentara Keamanan Rakyat-Laut=TKR-Laut/Tentara Laut Republik Indonesia=TLRI or Angkatan Laut Republik Indonesia=ALRI
Historiala:

1945eko abuztuaren 17an, Japonia errenditu eta bi egunetara, Sukarno nazionalistak Indonesiaren independentzia aldarrikatu zuen. Indonesiar Itsas Armada 22an jaio zen, Herri Segurtasun Agentzia-Itsas Zerbitzua (BKR-Laut), eta hari zenbait itsas milizia gaineratu zitzaizkion urriaren 5ean Herri Segurtasun Armada-Itsas Zerbitzua (TKR-Laut) sortzeko. 1946ko urtarrilaren 24tik aurrera Indonesiar Errepublikako Itsas Armada (TLRI) izatera pasatu zen eta uztailaren 24an behin betiko Indonesiar Errepublikako Itsas Indarrak (ALRI) izena hartu zuen, TLRI izena erabiltzen jarraitu bazen ere Itsas Armadara egotzitako lur tropak izendatzeko, zeinak 3 dibisio izatera iritsi baitziren. Hura zuzentzeko Atmaji kontra-amirala izendatu zuten, eta Nazir kontra-amirala Estatu Nagusiburu. 1948an Atmadjiren postua Subiyakto itsasontzi kapitainak (gerora kontra-amirala) hartu zuen.

Lehen itsas unitateak japoniarrei Javan eta Sumatran hartutako zurezko itsasontzi eta lehorreratze-gabarra gutxi batzuk izan ziren. Holandarren aurkako independentzia gerran (1945-1949), indonesiar itsas indarrek zenbait espedizio egin zituzten Javatik kanpoko uharteetan Errepublikari emandako babesa areagotzeko, tropak eta materiala bidaliz, eta holandar itsas blokeoa hautsi eta beste herrialde batzuetatik hornidurak eta babes politikoa lortzeko. Operazioi esker lortu zen erresistentzia zabaltzea eta indarrak antolatzea Sumatra, Bali, Kalimantan, Moluka uharteak eta Hego Sulawesi-n. Itsas eskola bat sortu zen Tegal-en, eta portu batzuetan ontziak armatu ziren kostaldea zaintzeko. Ontzidi handiena Cirebon-en antolatu zen 1946ko urrian, haren buru Gadjah Mada patruila ontzia zela. Maniobra batzuetan, holandar Kortenaer destroierrak eraso egin zion ontzidiari, eta Matxitxakon gertatutakoaren nolabaiteko antza duen gudu batean Gadjah Madak gudu eman zuen gainerako ontzien erretira babesteko, eta hondoratu egin zuten (47-5-1). Haren komandantea, Samadikun itsasontzi tenientea, borrokan hil zen.

Aceh-n, Sumatrako iparrean, 1947an holandarren blokeoa behartzen espezializatutako txalupa azkarrek osatutako ontzidi bat antolatu zen, Malasia eta Singapurrekiko hornidura eta komunikazio ildo bati eutsi ziona gerra amaitu arte. Holandarrek Indonesiaren subiranotasuna aitortu zutenean, 1949ko azaroan, ALRI ontzidi moderno bihurtu zen, holandar Itsas Armadak ontzi asko eman baitzien, korbetak eta destroierrak barne.

 
Patrullero-indonesio-en-Cirebon.jpg Patrullero-indonesio-GADJAH-MADA-1946.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli