Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 5a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

JULITO / D-2(r)en fitxa

Ontzia
JULITO / D-2 JULITO / D-2
Mota
Minaketariak
Komandanteak
  • Patr. José Pombo Mosqueira (Api.37-Uzt.37)
  • Patr. Agustín Marques Urriz (Uzt.37-Aza.37)
Historiala
Lurrunezko eta burdinezko oskoldun arrantzu binakakoa Izarra, S.L.rena (Pasaia), Zumaian Astilleros Balenciagak eraikia. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen MGAEk (37ko apirila) eta D-2 izena jarri (37/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen eta ondoren La Pallicera (37/8/25), azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1929 77 20’84 5’08 2’37 2’50 8 8-12

Ontzien zerrendara itzuli