- Ontzia
-
SEVERIANO ASARTA
- Mota
- Ontzi Laguntzaileak
- Komandanteak
-
- Kap. Francisco Orozco (Urt.37), Industria Departamentukoa.
- Historiala
- Motordun eta zurezko oskoldun yatea, Felipe de Cubas Urquijorena (Donostia), Kiel-en (Alemanian) Dorothee bezala ingeles partikular batentzat eraikia. Marqués de Cubasi saldua 1935ean eta Loly II izena jarria. Bilbora joan zen Gipuzkoaren ebakuazioan. Industria Sailak Bilbo eta Baiona artean itsas lotura zerbitzua ezartzeko erabili zuen eta Severiano Asarta izena jarri zion. 37ko urtarrilaren erdialdera, untzia bera eta zerbitzua ere MGAEren esku gelditu ziren. Lan militarra bete betekoa ez zenez, untzia bere lekura itzuli zen urtarrilaren amaiera aldera. Bilboren abakuazioaren ondoren Santanderrera joan zen eta azkenik Baionara. 1939an bere armadoreari itzuli ostean, Marinak berreskuratu zuen eta Franco generalaren yatetzat hartu (1947-49) Azor izenarekin. Bertan izan zuen D. Juanekin Juan Carlos printzearen etorkizunari buruzko elkarrizketa entzutetsua. Ondoren arrantza zaintzaile gisara erabili zen eta 1982an zerbitzutik erabat kendu zuten. Armadore holandarrek erosi zuten.
Ontziaren ezaugarriak
| 1928 |
113 |
27’76 |
5’64 |
2’60 |
2’75 |
11 |
16 |
Ontzien zerrendara itzuli