Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko apirilaren 25a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

SEVERIANO ASARTA(r)en fitxa

Ontzia
SEVERIANO ASARTA SEVERIANO ASARTA
Mota
Ontzi Laguntzaileak
Komandanteak
  • Kap. Francisco Orozco (Urt.37), Industria Departamentukoa.
Historiala
Motordun eta zurezko oskoldun yatea, Felipe de Cubas Urquijorena (Donostia). Kiel-en (Alemanian) Dorothee eta gero Margarette bezala ingeles partikular batentzat 1928an eraikia. Marqués de Cubasi saldua 1935ean eta Loly II izena jarria. Bilbora joan zen Gipuzkoaren ebakuazioan. Industria Sailak Bilbo eta Baiona artean itsas lotura zerbitzua ezartzeko erabili zuen eta Severiano Asarta izena jarri zion. 37ko urtarrilaren erdialdera, untzia bera eta zerbitzua ere MGAEren esku gelditu ziren. Lan militarra bete betekoa ez zenez, untzia bere lekura itzuli zen urtarrilaren amaiera aldera. Bilboren abakuazioaren ondoren Santanderrera joan zen eta azkenik Baionara. 1939an bere armadoreari itzuli ostean, Marinak berreskuratu zuen eta Franco generalaren yatetzat hartu (1947-49) Azor izenarekin. Bertan izan zuen D. Juanekin Juan Carlos printzearen etorkizunari buruzko elkarrizketa entzutetsua. Ondoren arrantzu zaintzaile gisara erabili zen eta baja 1982an eman zitzaion. Armadore holandarrek erosi zuten eta berriro Azor izena jarri zioten.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1928 113 27’76 5’64 2’60 2’75 11 16

Ontzien zerrendara itzuli