Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 10a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadi’ko Gudontzidiaren Laguntza’ko Ontzitaldea (1936-37)

Joaquin de Eguia - Jefe de la Marina de Guerra Auxiliar de EuzkadiEuzkadi'ko Gudontzidiaren Laguntza’ko Ontzitaldea (labur beharrez, Euzkadiko Gudontzidia) Gerra Zibilean parte izandako unitate militar bitxia izan zen, ziurrenik aski ezezaguna gainera. Eusko Jaurlaritzako Defentsa Sailak sortu zuen Errepublikako Armadari laguntzeko itsas trafikoa eta arrantza lanak babesten laguntzeko, eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko. Gerraren bilakaera politiko eta militarrak baldintzaturik, Penintsulako iparralde osoa Errepublikako gainerako lurraldeetatik bereiz gelditu ondoren, Gudontzidiak guztizko autonomia lortu zuen, izatez eta langintzaz, Errepublikako Itsas Armadarekiko. Egoera horretan izan zuten zerikusirik, baita ere, itsas indar errepublikazaleen geldotasunak eta Euzkadiko Gudontzidiko buru Joaquin Egiaren nortasunak.

Bacaladero Vendaval Itsas armada berezia osatzeko, Egiak gerraontzi bihurtu zituen Bilbon babesturik eta zereginik gabe ziren arrantzontzi gehienak, Pasaiatik etorritakoak batez ere. Ontzi haietako batzuk armatu egin zituen (bou armatuak) eta beste batzuk urpeko minak harrapatzeko apareiluz hornitu (minaketariak). Itsas armada berriaren muina Pasaiako PYSBE enpresako lau bakailontzi izan ziren: Mistral (Gipuzkoa izen berriaz), Hispania (Araba), Euzkal-Erria (Bizkaya), eta Vendaval (Nabarra). Tripulazioak merkantzietan edo arrantzan ari izandako marinel bolondresez osatu ziren; gogoz, men-senaz eta adorez berdindu zuten trebakuntza militarretik eskas zutena. Oro har, 900 gizon izan ziren Euzkadiko Gudontzidian.

Bou Gipuzkoa izando la ikurrina en cubierta febrero 37Errepublikako itsas agintariekin izandako eztabaida eta gatazka guztiez gaindi, Euzkadiko Gudontzidiak ahal zuen guztietan lagundu zion Bizkaiko Itsasoko Itsas Armadari (BIA=Fuerzas Navales del Cantábrico), eta bere bitarteko urriez ahal izan zuen lana egin zuen. Merkantzia ontzien babesgo lana eta euskal uretan mina bila aritzeaz gain, 1937ko lehen sei hilabeteetan indar errepublikazaleen aldeko itsas borrokaren erantzukizun nagusia izan zuen.

Bilbo erori zenean 1937an euskal ontziak Santanderrera eraman zituzten, eta han minaketariek beren lanari jarraitu zioten. Ontzi batzuk, tripulazio eta guzti, Errepublikako Itsas Armadaren esku gelditu ziren, eta handik Asturiasera bidali zituzten. Santander ebakuatu zenean 1937ko abuztuan, orduan amaitu zen Euzkadiko Gudontzidiaren langintza. Batzuk preso hartu zituzten, baina gehienak Frantziara iristea lortu zuten.

Bou Nabarra-GZ3280Frantziara iritsitakoen erdia, gutxi gorabehera, bertan gelditu zen gerra amaitu bitartean, baina beste erdia Errepublikaren menpeko lurraldeetara itzuli zen gerran jarraitzeko itsas armadan, lurrekoan edo karabineroetan. Agian gertaerarik nabarmenena Itsasoko Karabineroen Gorputzarena izan zen: ordurako Bartzelonan egoitza hartua zuen Eusko Jaurlaritzak bultzaturik, Euzkadiko Gudontzidiko marinel asko, baita merkantzi ontzietakoak ere, sartu ziren bertara. Cañon de proa del bou DonostiaOgasun Ministerioaren mende zegoen belaontzi motordun eta txalupa talde baten tripulazio gisa, Mediterraneoko portuak elkar lotzeko zeregina hartu zuten gerra amaitu bitartean. Gero errepresioa edo atzerria etorri ziren. Batzuk aliatuen aldeko lanetan aritu ziren Bigarren Mundu Gerran. Beste batzuk lanera itzuli ziren, beti egoera latzean.