Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 3a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (1861-65) Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (1861-65) Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (1861-65)
Itsas armada:
Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (1861-65)
Izena:
Confederate States Navy
Historiala:

1860-61en hegoaldeko hamaika estatuk Estatu Batuetatik bereizi eta Amerikako Estatu Konfederatuak sortu zituzten. Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (Confederate States Navy) 1861eko otsailaren 21ean sortu ziren. 25ean Russell Mallory Itsas Armada Departamentuko Idazkaria (ministroa) izendatu zuten haren buru. Bertan sartu ziren 300dik gora ofizial saiatu, Itsas Armada Federaleko (United States Navy) beren postuei uko eginda. Baina Hegoaldeko industria egitura urriak mugatu egin zituen Iparreko Itsas Armada indartsuak ezarritako blokeoari aurre egin ahal izango zion itsas indar bat sortzeko aukerak. Estrategia konfederatuak gudu portu eta tokiko flotilla sare bat sortu zuen portuen sarbideak eta ibai komunikazioak babesteko; hartara, iparraldekoek portu nagusietan ezarritako blokeoa haustea espero zuen. Gainera, zerbitzuan jarri zituen zenbait gurutzontzi, gehienak Frantzian eta Ingalaterran eraikiak, eta haiekin eraso zion itsas merkataritza federalari, eta galera handiak eragin.

Gatazkak iraun zuen lau urteetan (1861-65) Itsas Armada Konfederatuak 26 ontzi blindatu (ironclads) ezarri zituen zerbitzuan -eta beste 6 suntsituak izan ziren burutuak izan baino lehen-, 9 gurutzontzi eta beste 6 gurutzontzi lagungarri, haiek armatuak, 4 ur gaineko bateria, ehun-bat kanoiontzi eta bapore armatu, 14 torpedo ontzi eta garraiontzi zein ontzi lagungarri kopuru handi bat. Marine Gorputza (Confederate States Marine Corps) ere sortu zen. Gainera, agintari konfederatuek erruz erabili zituzten itsaspeko minak (orduan torpedo deituak) eta, historian azkeneko aldiz, errepresalia gutunak jaulki zituzten etsaiaren merkataritzari erasotzeko ontziak armatu nahi zituzten herritarrentzat. Ekimen partikular haietako bat izan zen zenbait itsaspeko eraikitzea; haietako bat, H.L.Hunley, beste ontzi bat, Housatonic kanoiontzia, guduan hondoratzen lehena izan zen, Charlestonen (64-2-18). Parte hartu zuten ekintzak luze eta zabal bilduak izan dira itsas literaturan, eta haien artean garrantzi berezia izan zuen Hampton Roads-eko gudua (62-3-8/9), zeinean, historian estreinako aldiz, bi gurutzontzik elkarri aurre egin baitzioten, Virginia konfederatuak eta Monitor unionistak; ez zen garaile argirik gertatu, baina frogatuta geratu zen gailentasuna blindatu gabeko ontzien aurrean. Bandera beheratu zuen azken ontzi konfederatua Shanandoah gurutzontzia izan zen (65-11-6), azken lur tropak errenditu eta bost hilabetera.

Itsas Armadaz gain, Armadak ere zenbait ontzi armatu zituen tropak garraiatzeko edo itsas indarrekin elkarlanean jarduteko; hala izan zen Ibai Defentsarako Ontzidiaren kasua (River Defense Fleet), 14 kanoiontzi izan zituena Mississippi ibaian 1862n, edo Texaseko Itsas Sailarenean (Texas Marine Department), harekin batera, Itsas Armadaren agintepean, Armadako eta Itsas Armadako hogeita hamar-bat baporek jardun baitzuten gerrak iraun bitartean.

 

Itsas antolakuntza konfederatua (1861-65)

Flotilla bakoitzaren jardun denborak eta haietako bakoitzarekin zerbitzatu zuten blindatuak (eta gurutzontziak) adierazten dira.

  • Hego Karolina Estatuko Itsas Armada Va-NC, 1861-62)
  • Norfolkeko Gudu Portua (Va, 1861-62) & James Ibaiko Eskuadroia (Va, 1861-65)
    • Virginia I) 1862), Richmond (1862-65), Virginia (II) (1864-65), Fredericksburg (1864-65), Texas (eraikitze fasean 1865)
  • Ipar Karolinako Barne Urak (NC, 1862-65)
    • Roanoke Ibaia (1864-65): Albemarle (1864)
    • Neuse Ibaia (1864-65): Neuse (1864-65)
  • Wilmingtoneko Gudu Portua (NC, 1862-65)
    • North Carolina (1863-64), Raleigh (1864), Wilmington (eraikitze fasean 1865)
  • Hego Karolinako eta Georgiako Itsas Defentsak (SC-Ga, 1861-62)
  • Charleston eko Gudu Portua & Charlestoneko Eskuadroia (SC, 1861-65)
    • Chicora (1862-65), Palmetto State (1862-65), Charleston (1863-65), Columbia (1864-65)
  • Pedee Ibaiko Gudu Portua (SC, 1864-65)
  • Savannahko Gudu Portua & Savannahko Eskuadroia (Ga, 1862-65)
    • Georgia (1863-64), Atlanta (1862-63), Savannah (1863-64), Milledgeville (eraikitze fasean 1864)
  • Columbuseko Gudu Portua (Ga, 1863-65)
    • Jackson (1865)
  • Pensacolako Gudu Portua (Fla, 1861-62)
  • St. Markseko Gudu Portua (Florida, 1863-65)
  • Mobileko Itsas Defentsak & Mobileko Eskuadroia (Ala, 1862-65)
    • Baltic (1862-64), Huntsville (1863-65), Tuscaloosa (1863-65), Tennessee (II) (1864), Nashville (1864-65)
  • Mississippi Ibaiko eta Louisiana Kostaldeko Itsas Defentsak (La, 1861-62)
    • Manassas (1861-62), Louisiana (1862), Mississippi (eraikitze fasean 1862)
  • Mississippi eta Yazoo Ibaietako Gudu Portuak (Tenn.-Miss, 1861-63)
    • Arkansas (1862), Eastport (eraikitze fasean 1862), Tennesse (I) (eraikitze fasean 1862)
  • White Ibaiko Gudu Portua (Ark, 1862-63)
  • Red Ibaiko Itsas defentsak & Shrevporteko Gudu Portua (La, 1863-65)
    • Missouri (1863-65)
  • Gurutzontziak itsaso irekian
    • Alabama (1862-64) - 66 harrapakin (Tuscaloosaren 1 barne)
    • Chickamauga (1864) - 7 harrapakin
    • Florida (1862-64) - 60 harrapakin Archer, Caleb Cushing, Clarence, Lapwing, Taconyharen lagungarrien 23 barne)
    • Georgia (1863-64) - 9 harrapakin
    • Nashville (1861-62) - 2 harrapakin
    • Rappahannock (1863)-0 harrapakin
    • Shenandoah (1864-65) - 38 harrapakin
    • Stonewall (1865) - korbeta blindatua, portu flotilla bat sendotzeko
    • Sumter (1861-62) - 18 harrapakin
    • Tallahasee-Olustee (1864) - 33 harrapakin (Tallahasee)+6 harrapakin (Olustee)
 
CSS-Atlanta.jpg CSS-Chicora-.jpg CSS-Stonewall.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli