Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 7a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Armeniaren Itsas Indarra (1919-20)
Itsas armada:
Armeniaren Itsas Indarra (1919-20)
Historiala:

Inperio errusiarra deuseztatu zenean independentzia iritsi zuten lurraldeetako bat Armenia izan zen (1918-5-28). Independentzia galdu zuen tropa sobietikoek agintea eskuratu zutenean estatu kolpe ezkutu batez (1920-12-2). Bere existentzia laburrean etengabeko gatazkan egon zen Azerbaijan, Georgia, Turkia eta sobietar Errusia auzoekin. Kostarik gabeko herrialdea bazen ere, Armeniak itsas indar koxkor bat antolatu zuen Sevan lakuan 1919-20an. Hiru belaontzi motordun armatuk (Ashot Erkat, Geghanush eta beste bat) eta txalupa motordun gutxi batzuek osatu zuten. Haien jarduera garraio eta zaintza lanetan zentratu zen, batez ere.

 
Lago-Sevan.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli