Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 9a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Pariseko Komunaren Ontzidia (1871)
Itsas armada:
Pariseko Komunaren Ontzidia (1871)
Izena:
Flottille de la Commune
Historiala:

Pariseko Komunaren altxamenduan (1871-3-18/5-29) communardek itsas indar txiki bat antolatu zuten, eta Senako Ontzidi ohikoak ziren bi bateria igerikari (Commune, Dauphin), zortzi ibai-kanoiontzi (Liberté, Caronade, Claymore, Escopette, Estoc, Perrier, Rapière eta Sabre), iot bat (Puebla) eta bi bapore txalupa (Vedette Nº2, Vedette Nº4) armatu, gobernu indarrek bertan utzitakoak Versaillesera ihes egitean. Ofizial eta marinel gehienak ibai industria eta enpresetatik eta merkataritza ontziditik zetozen. Komunaren itsas indarrak Komunak Ontzidi Ministerioan zuen Delegatu Raymond-Émile Latappy-ren zuzendaritzapean geratu ziren, eta Ontzidiaren aginte zuzena elkarren segidan izan zuten Pierre Durassier, Jules-Antoine Peyrusset eta Bertrand-Paul-Edouard Droussot fragata kapitainak. Ontzidiak Senan jardun zuen apirila eta maiatza bitartean, Pariserantz zihoazen Versailleseko tropak kanoikatzen. Estoc kanoiontzia artilleria etsaiak hondoratu zuen maiatzaren 13an, eta gainerakoak atzemanak izan ziren maiatzaren 22 eta 24 artean.

 
Cannonera-LA-COMMUNE.jpg Cannoneras-de-la-Comuna-de-Paris-(ILN-20-5-71).jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli