Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 3a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

CISCAR(r)en fitxa

Ontzia
CISCAR CISCAR
Mota
Bizkaiko Itsasoko Armadaren ontziak
Komandanteak
  • OA - OT José Mª García-Presno (Urr.36-Eka.37)
  • OA Juan Antonio Castro Izaguirre (Eka.37-Urr.37)
Historiala
Espainiako Itsas Armadaren destruktorea, Cartagenan 32/11/25ean uretaratua eta Sociedad Española de Construcción Navalek 1936an eraikia. Gerratea hasi zenean, Cartagenan zegoen, eraikuntza bukatu gabe. Behin hori eginda, Bizkaiko Itsasora igo zen 1937ko apirilean Errepublikaren itsas indarrak sendotzeko. Parte hartu zuen Italiako indarren bonbardaketan, Bermeon (37/5/1), eta zenbait merkantzi ontziren eskolta zerbitzuetan. Errepublikaren Armadak eskatuta tripulazio gehiena lehorreratu zuten (37/5/31), eta Euzkadiko Gudontzidiko 100 marinelek ordezkatu zituzten. Horien artean, komisario politiko berria zegoen, Alejo Bilbao (Bizkaya bouaren komandantea). Aldaketak eginda, lanera itzuli zen: Cervera gurutzontziarekin tiro sorta labur batzuk trukatu zituen (37/6/10). Bilbo erortzean, Bordelen sartu zen errefuxiatuz beteta (37/6/15). Santanderrera itzuli zen, eta lehengo tripulatzaile gehienak berriro ontziratu ziren. Santander erori ondoren, Gijonera joan zen, eta han hondoratu zuten hegazkin frankistek (37/10/20). Atera zuten ur-azalera berriz (38/3/21), konpondu eta Itsas Armada frankistari atxiki, gerratea bukatu baino lehen. 1957an zerbitzutik kendu eta desegin zuten.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1936 1.650 101'98 9'67 3'00 6'02 36 175
 
 
Armamentua
Eka.37: 4 kainoi Vickers- 120/45 mm; kainoi 1 Vickers-76’2/45 mm; metrailadore 1 Hotchkiss-13’2 mm; torpedo jaurtiketako 6 hodiak; 8 sakonera-karga

Ontzien zerrendara itzuli