Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 11a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

GAZTEIZ(r)en fitxa

Ontzia
GAZTEIZ GAZTEIZ
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • Kom. José Antonio Gurruchaga (Eka.37-Uzt.37)
  • Kom. Juan de Acha Mota (Uzt.37-Abu.37)
  • Kom. Alejo Bilbao Beltrán de Gebara (Abu.37)
Historiala
Lurrunezko eta burdinezko oskoldun boua, Marlés y Serra, S. en C.koa (Bartzelona). Beverlyn (Ingalaterran) Cook, Welton & Gemmell Ltd.k Stalwart patruilaontzi gisa britainiar Ontziteriarentzat eraikia. 1920an Espainiara saldu eta Santa Rosa izena jarri zioten. Gerratea hasi eta Bilbora iritsi zen Muros-etik (36/7/28an) aldegindako karabineroekin. 1937ko urtarrilean MGAEk hartu zuen ontzia bere ardurapean. Otsailean Gazteiz izena jarri zitzaion eta ondoren gerrauntzi batean bilakatzeko derrigorrezkoak ziren berrikuntzak egiten hasi zitzaizkion. Bilbo ebakuatzerakoan, lanean azkar jarri zuen, artileria jarri gabe eta Santoñara eraman (37/6/15). Han tropa frankistek hartu zuten kaia hartu zutenean (37/8/27). Ondoren artilatu eta bere Armadan sartu zuen Santa Rosa izenaz eta ondoren Virgen del Carmen gisara. Bere armadoreari 1939an itzuli zioten.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1914 332 42’00 7’20 4’57 3’90 10 30-50

Ontzien zerrendara itzuli