Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 14a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

MOURISCA / ARABARRA / D-4(r)en fitxa

Ontzia
MOURISCA / ARABARRA / D-4 MOURISCA / ARABARRA / D-4
Mota
Minaketariak
Komandanteak
  • Patr. Agustín de Furundarena (Urr.36-Urt.37)
  • Kap. Vicente Artadi Bilbao (Urt.37-Aza.37)
Historiala
Motordun eta burdinezko oskoldun arrantzu binakakoa, Juan Velasco Gutierrez y Cía., S.A.rena (Vigo), Aberdeen-en (Eskozia) J. Lewis & Son.ek Moon Beam patruilaontzi gisa britainiar Armadarentzat eraikia. Espainiari 1927an saldua eta Mourisca izena jarria. Euzko Gudaroztearen Itsas Zerbitzuaren agindutara jarria (36ko abuztua), Bilbora iritsi zen Gipuzkoaren ebakuazioaren ondoren. Berehala jarri zen MGAEren agindutara (36ko urria) eta lehendabizi minaketari moduan erabili zuten eta ondoren Baionarekiko itsas lotura gisara. Arabarra izena jarri zioten ondoren, eta D-4 zenbakia eman (37/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Baionan zegoen eta han izan zen gerra amaitu artean. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1918 112 26’05 5’64 2’80 2’82 9’5 12

Ontzien zerrendara itzuli