Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 7a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

Pedro Ruiz de Loizaga Urigoitia (Gernika, 1906-1992)

Pedro Ruiz de Loizaga Urigoitia (Gernika, 1906-1992) Merkantzia Ontziteriako pilotoa eta, geroago, kapitaina izan zen. Gerra piztu zenean arrantzuntzi batean ari zen. 1936ko abenduan Iparreko Izarra bou armatuko kapitain izendatu zuten, eta kostaldea zaintzen eta merkantziontziak babesten aritu zen. Bilbo erori ostean Santoñara joan zen eta handik Santanderra, ontzia BIAn sartu zenean. Santander ere galduta, Gijonera jo zuen eta handik, irailean, Le Verdonera. Alderdi errepublikarrera itzuli zen eta Itsasoko Karabineroetan sartu zen kapitain gisa. Margarita Taberner motorebelauntziaren agintea eman zioten, Levante eta Katalunia arteko zubia egin ohi zuena. Gerra amaitu zenean Frantziara bildu zen babes bila. Burgaña kapitainarekin Venezuelara joan zen handik, bi bapore txikitan (Donibane eta Bigarrena) beste marinel euskaldun batzuk eramanez, eta hantxe jarraitu zuen lanean itsasoan. Bilbon hil zen.

Biografien zerrendara itzuli