Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 7a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

ALEJO BILBAO BELTRAN DE GEBARA (Bermeo, 1903-1973)

Alejo Bilbao Beltran de Gebara (Bermeo, 1903-1973) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Naviera Vascongada konpainiaren ontzietan hasi zen lanean. 1936an Euzkal-Erria bou armatuko 1. ofiziala izendatu zuten eta abenduan komandante, Bizkaya bihurtu zenean. Bou harekin Velascorekin aritu zen guduan (36-11-15), Pluto eta Palos harrapatu zituen (36-12-20an eta 23an) eta Yorkbrook erreskatatu zuen Matxitxakon (37-03-07). Eskolta eta jagoletza lan ugari ere egin zituen eta, halaber, Bermeoko bonbardaketan parte hartu zuen (37-05-01) italiarrek okupatua zegoenean.1937ko ekainaren 6an Císcar destruktoreko komisario politiko izendatu zuten eta harekintxe aritu zen Bilbo aldean egin ziren azkeneko maniobretan. Uztailean bere karguari uko egin zion, lehorrerarazi zituzten euskal marinelekiko elkartasunagatik, eta Bizkayara itzuli zen komandante gisa. Bou hura BIAra pasatu zutenean lehorrerarazi eta Gazteiz ontziko komandante egin zuten, 1937ko abuztuaren 22an. Santoñan preso hartu zuten, tripulazio guztiarekin batera, hilaren 27an, eta espetxean egon zen 1943. urterarte. Gero berriz Naviera Vascongadan aritu zen lanean erretiratu arte. Bermeon hil zen.

Biografien zerrendara itzuli