Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 3a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidiaren Agiritegia

Euzkadiko Gudontzidiaren Agiritegi txiki hau bildu edo kontsultatu ahal izan direnen artean hautatutako 200 bat agiriz osatuta dago.

Agiri gehienak hainbat agiritegi ofizialetan gordetzen dira, nahiz eta bakarren bat partikularrek utzitakoa izan. Kasu askotan agiri berdinaren kopiak daude hainbat agiritegitan. Agiri batzuk transkribatuta daude, baina gehienak jatorrizko formatuan daude.

Agiri horiek gordeta dauden agiritegien zerrenda Euzkadiko Gudontzidia-La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) liburuaren "Bibliografia" atalean kontsulta daiteke.

Agiriak lau multzotan antolatu dira:

  • Euzkadiko Gudontzidiaren Buruzagitzaren agiritegia.

    Joaquin de EGIA Jefe de la MGAEItsas Buruzagitzaren agiriz osatua. Gehienak Joakin Egia Gudontzidiko buruak Jose Antonio Agirre defentsa kontseilari eta lehendakariari bidalitako posizio txostenak eta jarduera proposamenak dira. Horrez gain, Agirre lehendakariari 1938an igorri zion Euzko Gudontzidiaren sorrerari eta jarduerei buruzko memoria ere jasotzen da.

    Agiriak ikusi »
  • Gudontzidiko ontzien jarduera agiriak.

    Euzkadiko Gudontzidiko zenbait ontziren jarduera aginduak, zerbitzu jakinarazpenak eta gorabeheren egunerokoak edo bitakora koadernoak biltzen ditu.

    Agiriak ikusi »
  • "Bizkaya" bouaren agiritegia.

    Alejo BILBAO, comandante del "BIZKAYA" y comisario del "Císcar"Bizkaya bouko komandanteak Euzkadiko Gudontzidiaren zerbitzura egon zen garaian jasotako edo bidalitako agiriak dira. Agiri horiek ontzian gordetzen ziren.

    Agiriak ikusi »
  • "Císcar" destruktoreko komisario politikoaren agiritegia.

    Hilabete inguruan, 1937ko ekainaren 1etik uztailaren hasiera arte, Euzkadiko Gudontzidiko 200 bat lagunek Císcar eta Jose Luis Diez destruktoreetako tripulatzaileen, diziplinarik gabekotzat jotakoen, lekua hartu zuten. Horrez gain, Bizkaya eta Gipuzkoa bouen komandanteak bi destruktore horien komisario politiko izendatu zituzten. Multzo honetako agiriak Alejo Bilbaok, Císcar destruktorearen komisario politikoak, karguan egon zen bitartean sortutakoak dira. Alejo Bilbaok uztailaren 5ean utzi zuen bere kargua, Euzkadiko Gudontziditik iritsitako destruktoreko tripulatzaile gehienak lehorreratu zituztenean.

    Agiriak ikusi »

Hemen biltzen diren Euzkadiko Gudontzidiko agiriez gain, badira beste webgune batzuetan kontsulta daitezkeen beste batzuk eta "loturak" ataleko "ikus dokumentuak" esapidearekin adierazten direnak.